Osagaiak (2 pertsonentzako):

Legatz-kokotea, kg 1.
6 baratxuri-ale xehatuak
perrexil-fresko adartxoak
Pipermin gorri bat
2 ozpin edo limoi koilarakada
Olioa eta gatza

PRESTAKETA:

Legatz-kokotea garbitu, gazitu eta parrillan ipiniko dugu. Itsasi ez dadila kontrolatuz, pare bat buelta emango dizkiogu. Behin erreta (15 minutu gutxi gora behera), kokotea plater batean ipiniko dugu, erdi-hezurra kendu, perrexil apur bat hautseztatu eta ozpinaz edo limoiaz busti. Aparte, zartagin batean, olioa eta baratxuri xehatuak ipiniko ditugu, eta gorritzear daudenean pipermina gehituko diogu. Bukatzeko, legatz-kokotea nahaste honekin busti beharko da.

 

Osagaiak (4 pertsonentzako):

Legatza, kg 1
Ganba zurituak, 1/2 kg
2 arraultz
Saltsa amerikarra
Irina eta gatza

PRESTAKETA:

Legatzari azala eta hezurrak kenduko dizkiogu. Solomotxoak prestatu eta zapaldu beharko dira. Ganba batzuk eta bexamel koilarakada bat gehituko zaizkio. Beste solomotxo batzuk gainean ipini eta arrautzaztatuko ditugu. Rustidora batera pasatu eta saltsa amerikarrarekin estaliko ditugu. 3 minutu hirakiten utzi, eta bi ganba-erdirekin dotoretu plater inguruan ipiniz. Betegarriarentzako: Zapo eta legatz zatitzoekin eta ganbekin bexamela egiten da.